}

Astronomoak kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Fisioterapia

Fisioterapia

FISIOTERAPIA IDOIA GALLASTEGI

Fisioterapia baliabide fisikoak aplikatuz disfuntzio somatikoek eragindako pertsonak edo osasun-maila egokia izan nahi duten pertsonak sendatu, prebenitu, berreskuratu eta egokitzeko metodo, ekintza eta tekniken multzoa da (Fisioterapiaren Munduko Konfederazioa).

Fisioterapiaren arloan, teknika hauek erabiliko ditugu:

Masoterapia

Fisioterapian erabiltzen den esku-hartzea; masajeak aplikatzean datza, zirkulazioan, azalean eta geruza sakonetan kokatutako ehunetan eragin onuragarriak sortzeko.

Luzaketak

Mugikortasuna areagotzeko diseinatutako jarduketak dira, laburtutako muskuluak eta inguruko ehun konektiboak, hala nola tendoiak, luzatuz.

Puntzio lehorra

Gainkargek, bat-bateko mugimenduek, luzaroan jarrera berari eusteak, eta abarrek eragindako giharretako min-puntuak (edo kako puntuak) kentzeko erabiltzen den teknika inbaditzailea da. Puntu horiek tratamenduarekiko erresistenteak dira eta normalean urrutiko mina eragiten dute, haiengandik nahiko urrun dauden tokietan. Sortzen dituzten sintomak kentzeko, orratz fin bat sartzen da larruazalean, mina sortzen duen puntua dagoen tokira iritsi arte.

Fibrolisi diakutaneoa (kakoak)

Sistema muskulo-eskeletikoko mina tratatzeko metodo bat da, zeinaren helburua ehunen arteko irristatze-planoak haien atxikiduretatik edota korpuskulu narrituetatik askatzea baita, ehun-mobilizazio analitiko eta espezifikoen bidez. Azalaren kontra kakoak aplikatuz egiten da.

Neurodinamika

Mobilizazio neuronal edo mobilizazio neuromeningeala ere deitzen zaio. Nerbio-sistema periferikoaren alterazioak edo nahasmenduak tratatu eta ebaluatzen dituen teknika da, nerbioak haien bidean mobilizatuz.

Benda neuromuskularrak

Pazientearen gorputzean zinta berezi baten tirak norabide zehatzetan aplikatzean datza, mugikortasuna hobetzen laguntzeko eta artikulazio, muskulu eta tendoiei eusten laguntzeko. Helburu nagusia muskuluen funtzionamenduari laguntzea da, mugimenduak mugatu gabe eta odol eta linfa-zirkulazio egokiari eutsiz mantenduz lesionatutako gorputz eremuan.

Benda funtzionalak

Batez ere tendoi, gihar eta lotailuetako lesioetan erabiltzen den inmobilizazio partzialeko teknika bat da. Mugimendua selektiboki mugatzen du mina agertzen den tokian edo lesioa larriagotzen den lekuetan, baina gainontzeko mugimenduak ahalbidetzen ditu. Benda honek erabateko immobilizazioaren albo-ondorioak saihesten ditu, hala nola muskulu-masa galtzea, hezur-dentsitatea galtzeko arriskua, artikulazioen zurruntasuna, zirkulazio arazoak, etab.

Hitzordua eskatzea besterik ez zaizu geratzen: jar zaitez gurekin harremanetan eta konpromisorik gabe emango dizugu informazioa

Egokiespenak

  • Giharretako mina: lunbalgia, zerbikalgia, muskuluen gainkarga (hankak, besoak), zuntz haustura, zerbikaleko zaintiratuaren ondorioak, jarrerek eragindako mina, trokanteritisa, sorbaldako mina.
  • Lotailuen eta tendoien erasana: bihurdurak, tendinitisak oro har (epikondilitisa, Akilesen tendoia, tendoi errotulianoa), karpoko kanalaren sindromea, oin-zolako faszitisa.
  • Artikulazio-patologiak: artrosia, artritisa, luxazioak.
  • Zefaleak, migrainak, bertigoak.
  • ATMaren (artikulazio temporomandibularra) disfuntzioak: bruxismoa, ahoa irekitzeko muga.
  • Orbainak.

Maiz egiten diren galderak

Trata daitezke diskoko herniak fisioterapiaren bidez?

Bai, jakina. Fisioterapiaren bidez, kaltetutako muskulatura tratatuko dugu, masaje edota luzamenduen bidez, erlaxatzeko eta tentsioak askatzeko. Horrez gain, mugikortasuna berreskuratzeko eta gorputz-dinamika egokia berrezartzeko ariketak egingo ditugu.

Bruxismoa daukat. Baduzue laguntzerik?

Bai. Bruxismoan murtxikatzeko erabiltzen ditugun muskuluen hiperaktibitatearen ondorio da, eta fisioterapiarekin tratatu dezakegu. Horrela, masailezurreko goiko eta beheko muskuluen arteko oreka berrezartzeaz gain, zerbikal altuak askatuko ditugu eta ATMaren (artikulazio tenporomandibularra) artikulazio-kongruentzia hobetuko dugu.

Ireki txata
Kaixo 👋
Nola lagundu zaitzakegu?