Antsietatea da, gaur egun, buruko nahasmendu arruntenetakoa. OMEren arabera, munduan 300 milioi pertsona baino gehiagok pairatzen dute. Ohikoagoa da emakumeen artean gizonezkoen artean baino, eta COVID-19 birusak eragindako pandemiaren ondorioz, modu adierazgarrian areagotu zen, batez ere, gazteen artean. Pertsona askok ez dakite nola kudeatu eta bere eraginak ez du soilik alderdi emozionala mugatzen, gorputzari ere heltzen dio: Loezina, giharretako tentsioa, palpitazioak, akidura iraunkorra, digestio-arazoak… Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatia Klinikan osoko zainketa funtsezkoa dela irizten dugu eta, horregatik, gure tratamenduetan hainbat tresna gaineratzen ditugu, akupuntura kasu.
Baina, nola lagundu zaitzake zehazki akupunturak antsietatea pairatzen baduzu? Artikulu honek argituko dizu.
Zer da antsietatea eta nola eragiten dio gorputzari?
Antsietatea mehatxu gisa hautematen ditugun egoeren aurrean organismoak duen erreakzio naturala da. Zenbait testuingurutan baliagarria da, erne ipintzen baikaitu. Haatik, luzatzen denean edo neurriz gain agertzen denean, osasun-arazo bihurtzen da.
Antsietatearen ohiko sintomak:
- Urduritasun iraunkorra edo “sabelean korapiloa” izatearen sentsazioa.
- Pentsamendu intrusiozkoak edo kontrolik ezaren sentsazioa.
- Palpitazioak edo presioa bularraldean.
- Buruko minak, kontrakturak, hortz-karraska.
- Loezina edo maiz esnatzea.
- Digestio-arazoak edo apetitu-aldaketak.
Sarritan, antsietatea buruaren eta gorputzaren arteko gurpil-zoro bilakatzen da. Horregatik, bi dimentsioei heltzea funtsezkoa da.
Zer da akupuntura eta nola jarduten du antsietatearen aurrean?
Akupuntura Txinako medikuntza tradizionaleko teknika bat da, gorputzeko puntu jakin batzuetan orratz finak sartzekoa, bizi-energiaren fluxua erregulatu (Qi) eta barneko oreka berrezartzeko helburuz. Biomedikuntzaren esparrura ekarriz, gaur egun badakigu puntu horiek nerbio-bukaerekin eta sare neuroendokrinoekin ere badutela lotura.
Antsietaterako tratamendu batean akupuntura erabiltzen dugunean, zera bilatzen dugu:
- Nerbio-sistema erregulatzea: Akupunturak nerbio-sistema sinpatikoaren hiperaktibitatea murrizten du (estres-egoeretan aktibatzen dena), eta sistema parasinpatikoa aktibatzea ahalbidetzen du, erosotasuna eta erlaxazioa ekartzen dituena.
- Neurotransmisoreak orekatzea: Ikusi denez, akupunturarekin puntu jakin batzuk estimulatzeak serotonina, dopamina eta endorfinak askatzea ekar dezake, eta substantzia horiek funtsezkoak dira gogo-aldarte adoretsua, motibazioa, eta ongizate-sentsazioa izateko.
- Loa eta atsedena hobetzen ditu: Paziente askok, lehendabiziko saioen ostean, loaren kalitatea hobetu egin dela nabaritzen dute. Hobeto lo egitea funtsezkoa da gorputza eta burua berrezarri daitezen, eta antsietatearen zikloa mozteko.
- Sintoma fisikoak arintzea: Akupunturak giharretako tentsioa, buruko minak, digestioaren ondoriozko ondoezak eta antsietatearen bestelako adierazpen somatiko zenbait arindu ditzake.
Zer espero dezakezu antsietaterako akupuntura-tratamendu batekin?
Gure klinikak, tratamendu bakoitza pertsonalizatua da. Hastapen ebaluazio bat egiten dugu antsietatearen jatorria, bere sintoma fisikoak eta zure osasun-egoera orokorra zein den ulertzeko. Hortik abiatuta, plan espezifiko bat egiten dugu, hauek gaineratu ditzakeena:
- Akupuntura-saioak, astean edo hamabostean behin.
- Fisioterapia edo osteopatia uztartzea giharretako tentsioa, gorputz-jarrerako arazoak edo akidura kronikoa ageri badira.
- Azturari, atsedenari edo arnasketa kontzienteari buruzko gomendioak.
Pertsona askok hobekuntzak nabaritzen dituzten lehendabiziko saioetan. Dena den, egokiena zenbait asteko marjina ematea da, eragin sakon eta iraunkorragoa erdiesteko.
Akupunturaren onurak beste ikuspegi batzuei dagokienez
- Ez da inbaditzailea eta ez du bigarren mailako ondoriorik profesional kualifikatu batek egiten duenean.
- Bateragarria da beste mediku- edo psikologia-tratamendu batzuekin.
- Norberaren gorputzaren eta emozioen ezagutza sustatzen du.
- Lehendabiziko saioetatik baretasun eta atseden sentsazio sakona ematen du.
Hainbat ikerketek babesten dute akupunturaren erabilera antsietaterako tratamendu osagarri modura, eraginkortasun klinikoa eta segurtasun-profil ona erakutsiz.
Laburbilduz
Akupuntura ez da soilik min fisikorako teknika. Estresa eta antsietatea egunerokotasuneko parte diren mundu batean, tresna ahaltsua izan daiteke lasaitasuna berreskuratzeko, gorputza orekatzeko eta norberarekin berriro bat egiteko.
Idoia Gallastegi klinikan espazio seguru, profesional eta goxoa eskaintzen dizugu, osoko zainketa egin dezazun.
Antsietatea zure egunerokotasunean sartu dela sentitzen duzu?
Hemen gauzkazu laguntzeko. Konpromisorik gabe egin diezagukezu kontsulta edo zure lehendabiziko balorazio-saioa erreserbatu dezakezu.
Zure ongizatea da gure lehentasuna.
Akupunturari eta antsietateari buruzko erreferentzia zientifikoak
- Armour, M., Smith, C. A., Wang, L., Naidoo, D., Yang, G. Y., MacPherson, H., & Xu, S. (2018). Acupuncture for anxiety: a systematic review and meta-analysis of randomized controlled trials. Journal of Clinical Medicine, 7(12), 403. https://doi.org/10.3390/jcm7120403
- Errington-Evans, N. (2015). Acupuncture for anxiety. CNS Neuroscience & Therapeutics, 21(4), 227–229. https://doi.org/10.1111/cns.12302
- Chan, J., Ng, S. M., & Wong, W. S. (2015). A randomized controlled trial of acupuncture for generalized anxiety disorder: Effects on heart rate variability and cortisol. Chinese Medicine, 10(1), 1-8. https://doi.org/10.1186/s13020-015-0044-4
- Amorim, D., Amado, J., Brito, I., Fiuza, S. M., Amorim, N., Costeira, C., & Machado, J. (2018). Acupuncture and electroacupuncture for anxiety disorders: A systematic review of the clinical research. Complementary Therapies in Clinical Practice, 31, 31-37. https://doi.org/10.1016/j.ctcp.2018.01.008
- Wang, H., Pan, Y., Xue, B., Wang, X., Zhao, F., Ji, C., & Yang, X. (2022). Acupuncture for generalized anxiety disorder: A PRISMA-compliant systematic review and meta-analysis. Medicine (Baltimore), 101(20), e29265. https://doi.org/10.1097/MD.0000000000029265






