}

Astronomoak kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Idoia Gallastegi Fisioterapia

Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatian entzutea abiapuntutzat hartuta egiten dugu lan: aktiboki entzuten diogu pazienteari eta, gure eskuen bidez, baita gorputzari ere. Horrela, arazoaren jatorria zehaztu dezakegu, eta esku-hartze terapeutikoan erabili beharreko teknikak hobeto aukeratu. Paziente bakoitza eta bere egoera ezberdinak dira; horregatik, tratamenduak ere berariazkoa izan behar du:

Ez dago ezer, airea eta ura izan ezik, edonorentzako modukoa dena.

Medikuntza bizitzari urteak gehitzen dizkion zientzia baldin bada, fisioterapia urteei bizitza gehitzen dien zientzia da.

Gure zerbitzuak

Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatiaren xedea gaitz fisikoen tratamenduan zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea da. Sektorean hamabost urte eman ondoren, giharretako eta hezurretako gaitz akutuetan eta kronikoetan espezializatu gara (zerbikalgia, artrosia), erraietako gaitzetan (errefluxuak eragindako sorbalda arteko mina, hilekoaren ondoriozko mina) eta pediatriako disfuntzioetan (kolikoak, plagiozefalia).

Lagun zaitzakegu?

Gure fisioterapia zentroan, zure ongizate fisikoa zaintzeko laguntza onena eskaintzeko konpromisoa dugu. Gure lantaldea gaituta dago errekuperatzeko, indartzeko eta minik gabe bizitzeko bidean zuri laguntzeko.

Galderarik duzu edo informazio gehiago behar duzu?

Bizitza osasuntsuranzko bidean urratsez urrats zuri laguntzeko gaude hemen.

Ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan gurekin; zu zaintzeko gaude!

Zerbait ondo ez doala edo nahi zenukeen bezain ondo ez doala nabaritzen duzu?

Maiz egiten diren galderak

Ordain dezaket tratamendua txartelaz?

Bai. Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatian txartelaz edo eskudirutan ordain dezakezu. Halakorik ezean, transferentziak ere onartzen ditugu. Ordaintzeko modua ez dadila osasuna berreskuratzeko oztopo izan.

Zenbat irauten dute saioek?

Normalean, saioek ordubete inguruko iraupena dute. Lehen saioan, denbora horretan, historia klinikoa ere egingo dugu eta pazientea aztertuko dugu; beraz, tratamendu-denbora zertxobait laburragoa izango da.

Bestalde, haurren kasuan, tratamendurako ordubete izan arren, tratamendu-denbora umearen onarpenaren araberakoa izango da.

Zer prezio dute saioek? Prezioa erabilitako teknikaren araberakoa al da?

Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatian saio guztien prezioa 45 € da, teknika edozein dela ere (masoterapia, orratzak, bendak…).

Txinako medikuntza tradizionaleko lehen kontsultaren prezioa 55 € da, diagnostiko-prozesu konplexu bat egiten behar baita.

Aldian behin, 10 saioko sustapen-bonuak eskainiko ditugu 400 €-tan, eta, beraz, saioko prezioa 40 € izango da. Jarrai iezaguzu sare sozialetan horrelako eskaintzen berri izateko.

Sukar pixka bat daukat, joan naiteke saiora?

Sukar apur bat izatea zure gorputza gaixotasun edo infekzio baten aurka borrokatzen ari den seinale da. Halakoetan, hobe duzu abisatzea, zure hitzordua bertan behera uzteko eta gure tratamendua jaso aurretik gorputzari osasun-egoera orokorra hobetzen uzteko.

Zer alde dago fisioterapiaren eta osteopatiaren artean? Bietako zein da egokiena nire gaitzerako?

Alderik argienetako bat pazienteari aplikatzen zaion diagnostiko-metodoa da. Osteopatiaren ikuspegia holistikoagoa da, pazientearen osasun-alderdi guztiak integratzea baitu helburu. Hipomugikortasun-guneak bilatzen eta artatzen ditu, hau da, behar bezala mugitzen ez diren edo blokeatuta dauden guneak. Fisioterapiak, ostera, lesioaren guneari erreparatzen dio jatorria bilatzeko, batez ere lokomozio-aparatuko kausetan, eta, hortaz, ez ditu kontuan hartzen pazientearen erraiak eta garezurra.

Fisioterapia funtzio fisikoa hobetzeko eta aparatu muskuloeskeletikoko gaitzak tratatzeko teknika eta ariketa terapeutikoetan oinarritzen da; osteopatiak, aldiz, ikuspegi holistikoagoa du, eta gorputzaren egituraren eta funtzioaren arteko lotura hartzen du kontuan osotasunean, osasuna eta ongizatea modu integralagoan tratatzeko.

Bi diziplina horiek elkarren osagarri izan daitezke egoera jakin batzuetan, pazienteei tratamendu osoagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko.

Lehenengo kontsultan, zure egoerarako tratamendu-ikuspegi egokiena zein den zehaztuko dugu, kasu bakoitza bakarra baita.

Ireki txata
Kaixo 👋
Nola lagundu zaitzakegu?