}

Astronomoak kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Haur fisioterapia eta osteopatia

Haur fisioterapia eta osteopatia

HAUR-FISIO ETA -OSTEOPATIA

Erditzea da gizakiak jasaten duen lehen trauma (Tricot).

Premisa horretatik abiatuta, uste dugu jaio ondorengo aldian izan daitezkeen disfuntzioei antzematea eta horiek tratatzea prebentzio-medikuntzaren fase garrantzitsuenetako bat dela, garrantzitsuena ez bada.

Umetoki barneko aldian jada, fetua egoki garatzeko zailtasunak izan daitezke, jasaten dituen edo haren mugimendu espontaneoa oztopatzen duten konpresio mekanikoengatik.

Adierazi dugunez, erditzea bera balizko disfuntzioen arrisku faktorea da. Terapeutarentzat interesgarria izango da zer jaiotza mota izan den jakitea: iraupena (luze samarra), instrumentatua (forzepsa, bentosa)…
Haurra jaio ondoren, hainbat kausak oztopa dezakete haren garapen egokia: lo posizioa, gihar-tonuaren aldaketak, haur-eramaileetan (maxi-cosia, kotxeko eserlekua, kangurua) igarotako denbora.

Haur-osteopatiaren eta -fisioterapiaren bidez, txikienak ebaluatu eta kalterik eragiten ez duten teknika leunekin trata ditzakegu.

Osteopatiak, sintomak tratatzeaz gain, prebentzio-funtzioa du, ehunen tentsioa askatzen baitu eta, horrela, haurraren garapen egokia ahalbidetzen baitu.

Tratamendu-saioetan umea heldu batekin egongo da beti. Tratamenduan zehar, baliteke haurrak negar egitea, ez teknikak mingarriak direlako, oso leunak baitira, baizik eta, batzuetan, haurtxoak aspertu edo larritu egiten direlako.

Hitzordua eskatzea besterik ez zaizu geratzen: jar zaitez gurekin harremanetan eta konpromisorik gabe emango dizugu informazioa

Egokiespenak

  • Arazo traumatologikoak: garezurreko malformazioak (plagiozefalia, eskafozefalia, brakizefalia), tortikolia, eskoliosia.
  • Digestio-arazoak: haurren kolikoak, errefluxu gastroesofagikoa, irensteko zailtasunak.
  • Arnasketa-arazoak: asma, bronkiolitisa.
  • Malko-hodiaren buxadura.
  • Loaren nahasteak.

Haurra zuzenean tratatzeaz gain, amei edoskitzeari buruzko aholkuak emateko aukera eskaintzen dugu. Bularrari behar bezala ez heltzeak aho-aurpegiko arazoak sor ditzake. Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Maiz egiten diren galderak

Plagiozefalia diagnostikatu diote nire haurrari. Fisioterapiaren edota osteopatiaren bidez tratatu daiteke?

Bai. Garezurreko edozein deformazio osteopatiaren bidez trata daiteke: plagiozefalia, eskafozefalia eta brakizefalia. Teknika leun eta ez-inbaditzaileen bidez egingo dugu, haurrarekiko errespetua lehenetsiz uneoro.

Zenbat saio beharko dira nire semearen/alabaren plagiozefalia hobetzeko?

Saioen kopurua hainbat faktoreren araberakoa izango da: haurtxoaren adina (garezurrak gehieneko mugikortasuna izaten du 5. hilabetera arte; hortik aurrera, fontanelak ixten hasten dira, eta garezurraren mugikortasuna murriztu egiten da), asimetriaren larritasuna, haurrak tratamenduari nola erantzuten dion… Ume bakoitzak bere hobekuntza-erritmoa du.

Nire semeak atsekabe handiz egiten du negar; kolikoak izan daitezkeela esan didate. Zerbait egin daiteke hori arintzeko?

Bularreko haurren kolikoaren sintomak hauek izaten dira: negarraldi luzeak, batzuetan jasanezinak, egunean 3 ordu baino gehiago irauten dutenak eta astean 3 egun baino gehiagotan izaten direnak, batez ere arratsaldetan. Bularreko haurren % 40k nahasmendu hori duela kalkulatzen da.
Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatian zure haurtxoari lagundu diezaiokegu. Erraietako eta garezurreko tentsioak tratatuko ditugu, heste-funtzioa optimizatzen laguntzeko eta kolikoaren ondorioak arintzeko.

Ireki txata
Kaixo 👋
Nola lagundu zaitzakegu?