}

Astronomoak kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Terapia Alternatiboak

Terapia Alternatiboak

AKUPUNTURA ETA TERAPIA ALTERNATIBOAK

OMEren arabera, “medikuntza osagarria” edo “medikuntza alternatiboa” herrialde baten tradiziotik at dauden edo indarrean dagoen osasun sisteman integratuta ez dauden osasun-praktiken multzo zabal bati erreferentzia egiteko erabiltzen dira.

Gure klinikan, emaitza optimoak lortzeko helburuarekin, diziplina hauek ere lantzen ditugu:

Txinako medikuntza tradizionala (TMT)

Duela 2.000 urte baino gehiago sortu zen, gaixotasuna bizi-indarraren (Qi) fluxu desegokiaren ondorioa dela dioen filosofian oinarritzen da.

Qi-a eta, ondorioz, osasuna zaintzeko eta leheneratzeko hainbat jarduketa erabiltzen dira. Hauek dira gehien erabiltzen direnak:

  • AKUPUNTURA: Akupuntura: Orratz finen bidez bizi-energiaren (Qi) fluxua sustatzen duen terapia da, energia hori orekatzeko eta osasuna hobetzeko.
    Horrela, oreka hori aurkituz, akupunturak sistema immunologikoa suspertzen lagun dezake, mina eta hantura arintzen, eta gorputzeko sistema eta aparatuak indartzen.
    Arazo fisikoak konpontzeaz gain, nahasmendu emozionalak ere trata ditzake, esaterako, antsietatea eta depresioa.
  • FITOTERAPIA:Landare-espezieak eta haien eratorriak erabiltzean datza, sintomak eta gaixotasunak prebenitzeko, sendatzeko edo arintzeko. Sendabelarrak izan ziren gizakiak ondo sentitzen ez zirenean arintzeko erabili zuten lehen tresna. Gaur egun, sendabelarrek gaixotasun anitzen tratamenduan eta prebentzioan duten garrantzia aitortzen du OMEk.
  • ELIKADURA: Elikadura bera izan daiteke, kasu askotan, pertsona batek oreka berreskuratzeko behar duen sendagai bakarra. Elikadura tresna indartsua izan daiteke ongizatea sortzen eta hari eusten laguntzeko.
  • MOXIBUSTIOA: Landare edo belarrez egindako konoak, zigarroak edo puruak erabiltzean datza, behin piztuta puntu jakin batzuei beroa emateko. Gorputzaren fisiologia erregulatuz jarduten du, sistema immunologikoa estimulatzen du, eta gaixotasunak prebenitzen eta tratatzen ditu.
Bentosak

Terapia fisiko mota bat da, zeinetan, tresna konkabo baten bidez, dagozkion puntuetan xurgatze ekintzak egiten diren. Kongestioa edo tokiko odol geldialdia eraginez, estimulazioa eragiten du, eta hala, sendatu egiten du.

Oin-erreflexoterapia

Oin-zolak eta oinak, oro har, gorputz osoa eta haren organoak ordezkatzen dituzte modu eskematikoan. Oin-erreflexologian, masajearen bidez, dagozkien organoetan eta erraietan modu erreflexiboan eragin daiteke. Emaitza onak lortzen direnez eta albo-ondorioen gutxi dituenez, diziplina hau tresna interesgarria da hainbat gaixotasun tratatzeko.

Hitzordua eskatzea besterik ez zaizu geratzen: jar zaitez gurekin harremanetan eta konpromisorik gabe emango dizugu informazioa

Egokiespenak

  • Migrainak, zorabioak, tinnitusa.
  • Digestio-arazoak.
  • Nahasmendu osteomuskularrak: kontrakturak, ziatika, artrosia.
  • Arazo ginekologikoak: ptosia, hilekoaren nahasteak.
  • Loaren nahasteak.
  • Patologia kronikoetarako bereziki egokia.

Maiz egiten diren galderak

Artrosia daukat, nola lagun diezadake Txinako medikuntza tradizionalak?

Txinako medikuntza tradizionalak ikuspegi integral eta holistikoa eskaintzen du artrosia tratatzeko, bizi-energia (Qi) orekatzera eta gorputzeko Qiaren eta odol fluxuaren zirkulazioa hobetzera bideratua. Garrantzitsua da kontuan hartzea Txinako medikuntza tradizionalaren helburua ez dela, Mendebaldeko medikuntzan ez-bezala, gaixotasun espezifikoak tratatzea, baizik eta gorputza eta burua orekatzea, osasuna oro har sustatzeko.

Zertan datza bentosa bidezko tratamendua?

Bentosa bidezko tratamendua teknika terapeutiko bat da, Txinako medikuntza tradizionalean eta munduko beste tradizio mediko batzuetan erabiltzen dena. Prozedura horretan, bentosak jartzen dira larruazalean, aplikazio-eremuan hutsune partzial bat sortzeko.

Bentosa bidezko tratamenduaren helburua da tratatutako eremuan odol- eta energia-fluxua suspertzea, kongestioa eta giharren tentsioa arintzea, eta linfaren zirkulazioa sustatzea. Prozesu horrek mina arintzen, hantura murrizten eta pazientearen ongizate orokorra hobetzen lagun dezake.

Ireki txata
Kaixo 👋
Nola lagundu zaitzakegu?