}

c/ Astrónomos, 6 bajo Vitoria-Gasteiz

Sindrome piramidala muskuluetan ematen den erasan ohikoenetako bat da. Pertsona askori eragiten die, bereziki eserita denbora asko ematen dutenei, kirola intentsitate handiz egiten dutenei edo mugimendu errepikakorrak egiten dituztenei. Patologiak eragin zuzena du bizi-kalitatean, eta deserosotasunak sorrarazten ditu gerrialdean, aldaketan eta hanketan. Artikulu honetan sindrome piramidala zer den aztertuko dugu, zer sintoma dituen, zerk eragiten duen eta fisioterapiaren eta osteopatiaren bidez nola tratatu daitekeen eraginkortasunez.

Zer da sindrome piramidala?

Sindrome piramidala ipurmasailean (aldakatik gertu) dagoen muskulu hau sumintzen denean edo gehiegi tenkatzen denean gertatzen da. Muskulu txikia da, baina funtsezkoa da aldakaren mugikortasunari begira; izan ere, hankaren kanpoaldeko errotazioan eta pelbisaren egonkortasuna mantentzen laguntzen du oinez ibiltzean edo korrika egitean.

Arazoa muskulu piriformea hazi edo tenkatu egiten denean sortzen da, orduan muskulu horretatik gertu igarotzen den nerbio ziatikoan presioa eragiten baitu. Nerbio ziatikoaren konpresioak “ziatika” modura ezagutzen dena sorrarazten du, mina, sorgortzea edo hanketako ahuldadea ezaugarri dituena.

Sindrome piramidalaren sintomak

Sindrome piramidalaren sintoma nagusia ipurmasaileko mina da, izterraren atzealdera edo, are, bernara edo oinera ere irradiatu daitekeena. Minak okerrera egiten du denbora luzez eserita egotean edo mugimendu jakin batzuk egitean, esate baterako, bira egitean edo hanka altxatzean. Honatx ohiko sintometako batzuk:

  • Min bizia ipurmasailean, batez ere, esertzean edo oinez ibiltzean.
  • Astuntasun edo zurruntasun sentsazioa aldakaren inguruan.
  • Izterraren atzealdera eta hanka aldera irradiatzen den mina (min ziatikoaren antzekoa).
  • Kaltetutako hankan sorgortzea edo ahuldadea sentitzea.
  • Mugimendu jakin batzuk egitean, esate baterako, hanka kanpoaldera biratzean edo tolestean, mina handitzea.

Sindrome piramidalaren arrazoiak

Sindrome piramidala hainbat faktorek eragin dezakete, horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

  1. Gainkarga edo gehiegizko esfortzu fisikoa: Intentsitate handiko kirol-entrenamendua egiteak, bereziki korrika egitean, jauzi egitean edo txirrinduan ibiltzean, tentsioa sorraraz dezake muskulu piriformean. Hori are nabarmenagoa izan daiteke behar bezala berotzen ez bada, edo luzatze-ariketak behar bezala egiten ez badira.
  2. Gorputz-jarrera desegokiak edo denbora luzekoak: Denbora luzez eserita egoteak, bereziki gorputz-jarrera desegokian (konkortzea edo hankak gurutzatzea), sindromea agertzea eragin dezake.
  1. Trauma edo lesioa: Aldakaren inguruan kolpea edo istripua izateak muskulu piriformea asaldatu dezake eta sumindura sortu.
  2. Muskuluen balantzarik eza: Muskulu-talde jakin batzuetan, esate baterako, aldakako edo gerrialdeko muskuluetan, indarra edo malgutasuna ez izateak muskulu piriformearen gainkarga eragin dezake.
  3. Faktore anatomikoak: Zenbaitetan, nerbio ziatikoa muskulu piriformetik igaro daiteke. Horrek nerbioa konprimitzeko probabilitatea areagotzea dakar.

Sindrome piramidalaren tratamendua

Zorionez, sindrome piramidala modu eraginkorrean tratatu daiteke fisioterapia eta osteopatiarekin, mina arintzen, mugikortasuna hobetzen eta etorkizunean lesioak prebenitzen laguntzen baitute. Honatx tratamendu ohikoenak:

  1. Miofaszia askatzeko teknikak eta luzaketa-ariketa espezifikoak: Fisioterapeuta batek muskulu piriformean eta inguruko muskuluetan tentsioa arintzeko teknikak aplikatu ditzake eskuz. Luzaketa-ariketa espezifikoak egitea lagungarri izan daiteke nerbio ziatikoaren gaineko presioa arintzeko eta aldakaren malgutasuna handitzeko.
  1. Osteopatiako eskuzko terapia: Osteopatiak giltzaduretako eta ehunetako oreka eta mugikortasuna berrezartzeari erreparatzen dio. Manipulazio leunekin tentsio muskularra arindu daiteke, eta pelbisaren eta bizkarrezurraren funtzioa hobetu daiteke. Horrela muskulu piriformearen eta nerbio ziatikoaren sumindura arintzen da.
  2. Indartzea eta gorputz-jarrera zuzentzeko ariketak: Aldakako, sabelaldeko eta gerrialdeko muskuluak indartzeko ariketa terapeutikoak funtsezkoak dira muskuluen balantzarik ezak zuzendu eta mina berriro agertzea prebenitzeko. Gainera, eguneroko jardueretan gorputz-jarrera egokia mantentzen ikastea funtsezkoa da muskulu piriformean gainkarga saihesteko.
  3. Elektroterapia: Zenbaitetan, fisioterapeutek elektroestimulazioa erabil dezakete sindrome piramidalarekin lotutako hantura jaitsi eta min zorrotza arintzeko.
  4. Gainkarga saihesteko gomendioak: Fisioterapeutek eguneroko jarduerak aldatzeko aholkuak ere ematen dituzte, muskulu piriformearen sumindura saihestu ahal izateko. Horien artean egon daitezke esertzean aldaketa txikiak egitea, lanean zehar etenaldi aktiboak egitea eta inpaktu urriko kirolak egitea.

Ondorioa

Sindrome piramidala erasan mingarri eta murriztailea izan daiteke, baina tratamendu egokiarekin, paziente gehienek hobera egin dezakete modu nabarian. Ipurmasailean edo hankan irradiatzen den mina baldin baduzu, ezinbestekoa da fisioterapian eta osteopatian aditua den osasun arloko profesional batengana jotzea. Ebaluazio egokiarekin eta tratamendu pertsonalizatuko plan batekin, mina arindu, mugikortasuna berreskuratu eta etorkizunean berriro erasana izatea prebenitu dezakezu.

Idoia Gallastegi Fisioterapia eta Osteopatia Zentroan gure profesionalek gaitasun askia dute sindrome piramidala eta hezur eta muskuluetako beste erasan batzuk tratatzeko, zure ongizatea modu seguru eta eraginkorrean berreskuratzen lagunduz.